San Pedro eta Santiago kaleetan ospatuko da Santo Tomas eguna Hondarribian. / Hondarribiko Udala

Ostiral honetan, abenduak 21, Santo Tomas eguna ospatuko da Hondarribian. 9:00tatik hasita, San Pedro kalean, barazki eta produktu azoka eta animali erakusketa egongo da.

13:00etan herri kirola erakustaldia hasiko da Santiago kalean. Beñat Telleria eta Urtzi Telleria harri-jasotzaile lanetan, Aratz Mugerza eta Julen Kañamares aizkolariak eta Fausto Mugerza aurkezle lanetan ere ariko dira.

16:00etatik haurrentzako herri-kirol jokoak San Pedro kalean, 18:30etan Meakako Adixkideak Dantza Taldearen dantzaldia eta ondoren Obaneuke taldearen emanaldia Arrantzale auzoan.

Musika Eskolak 13:30etan trikitilariekin kalejira bat antolatu du.