Pandemiak erabat baldintzatu duen Erdi Aroko Azoka ospatu da asteburuan Hondarribian. / Hondarribiko Udala

Pandemiak erabat baldintzatu duen Erdi Aroko Azoka ospatu da asteburuan Hondarribian. Lehen balorazio positiboa egin da Udaletik. Hala adierazi du Sustapen Ekonomikorako zinegotzi den Maria Serranok. “Balorazio oso positiboa egin beharrean gaude. Eguraldia lagun izan dugu uneoro eta hori faktore garrantzitsua izan da”.

“Azken urteetan Hondarribiko Erdi Aroko Azona erreferenteetako batean bilakatu da, Euskal Herri osotik jende asko hurbiltzen dela ikusten dugu urtero. Jakina den bezala, aurten formato txikian egin behar izan dugu pandemia dela eta, ekitaldi eta ikuskizun asko bertan behera geratu direlarik. Halere, jende asko hurbildu da agian urtetan egin dugun lanagatik batez ere”.

“Denborarekin aztertuko dugu sakonago, baina parte hartu duten zenbait erakuslek esan digutenaren arabera, oso pozik agertu dira asteburua nola joan den ikusita”, gehitu du Serranok.