Uztaileko Hondarribia aldizkaria kalean da

2019. urteko zazpigarrena da eta 332. zenbakia egiten duena

0
827

Hondarribia udal euskarazko aldizkariaren ale berria kalean da. 2019. urteko zazpigarrena da eta 332. zenbakia egiten duena.

Ekainean eta uztailean gertatu diren hainbat ekitaldien berri ematen da, adibidez udal liburutegiak antolatu duen Moby Dick-en zikloa edota Arma Plazako Javier Ugarteren inguruko erakusketa. Hilabete honetako elkarrizketa Koro Eraso urte askotan udaleko Euskara teknikariari egiten zaio.

Honako lotura honetan irakurri dezakezu aldizkaria: http://www.hondarribia.eus/eu/hondarribia-aldizkaria.