Martxoaren 2an izango da herri bazkaria. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatuta, Inauteriak direla eta, larunbata martxoaren 2an herri bazkaria egingo da Arma Plazan.

Sarrerak gaur jarriko dira salgai Arma Plazako Ttopara kafetegian, eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan. Prezioa izatez 20 eurokoa bada ere, 10 eurotan jarriko dira salgai, ahalik eta jende gehienek parte har dezan.

Ezinbestekoa izango da mozorrotuta joatea bazkarira.