Euskal Herriko Irristaketa Federazioak antolatzen du Euskoriders 2019. / Irungo Udala

Rebeca Gonzalez Gazteria ordezkariak eta Borja Olazabal Kirol ordezkariak aurkeztu dute Euskoriders 2019 ekitaldia. Irunen egingo da, irailaren 28an (larunbata). Hitzordua Santiagoko skate park eremuan egingo da eta Euskadiko skateboardeko 1. zirkuituaren azken proba izango da. Euskal Herriko Irristaketa Federazioak antolatzen du Irungo udalaren babesarekin. Lehiaketako antolatzaile Gonzalo Irigoras ere bertan izan da.

“Gazteartean programako jarduera urbanoagoetan kokatzen diren mota horretako ekimenak bultzatzen ditugu Gazteria arlotik. Badakigu hirian badaudela gazte asko, skate praktikatzen dutenak, eta hori dela eta Irunen baditugu neska-mutil horiei laguntzen dieten ekimenak, eta horren adibidea da Skate Egunarekin antolatzen diren jardunaldiak” adierazi du Rebeca Gonzalezek.

Proba honek bowl skate modalitatean lehiatzen diren 50 parte-hartzailek bilduko ditu. Modalitate honetan hiri-altzari elementu kopuru txikiena erabiltzen da. Ekitaldia 16:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Horren ondoren jakingo dugu zein den Euskadiko txapelduna gizonezkoen eta emakumezkoen modalitateetan.

Rebeca Gonzalez ordezkariak balorazio positiboa egin du. “Irun hiria berriro sartzen da zirkuitu mota honetan eta proba profesionaletan, lerratzeko kirolen munduan oso aintzat hartzen den Santiago zubiko skate park instalazioa dela eta. Nahikoa da edozein egunetan hemendik pasatzea pistak duen erabilera ikusteko, batez ere diziplina horiekiko zaletasuna duen jendearen artean”.