Ikuskizuna Itxas Etxean izango da. / Hondarribiko Udala

Bihar, irailak 27, ostirala, “Errimak Bi Oinetan” ikuskizuna estreinatuko du Haatik dantza konpainiak Hondarribiko Itsas Etxean 20:00tan.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezirtasuna edo ezberdintasuna. Eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez, gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea.

Konpainiaren inguruko datu batzuk

2011. urtetik sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, Haatik dantza konpainia gipuzkoarrak hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura dira konpainiaren nortasunaren oinarri eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012. urtean aurkeztutako “Errimak oinetan” ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Ondorengo urteetan Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du Falling tears, Drawing songs, 70+1, Timeless moments eta Black chain link fence sorkuntzak aurrera eramanez.

2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak ere sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta ordundik lan hauek Libourneko Fest´arts, Bartzelonako NunOff, Bilboko Kalealdia, Valladolideko Tac, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten sorkuntza ezberdinak eraman zituen aurrera Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.

Sarrerak eskuragai

Biharko emanaldira joateko sarrerak Kutxabank-eko web orrian edota Itxas Etxean bertan eskura daitezke 3 eurotan.