Nahi duen orok bere argazkia bidali ahal izango du posta elektronikoz argazkiakhondarribia@gmail.com helbidera edo mezu pribatu bidez Udalaren kanal sozial ofizialen bidez, Facebook (www.facebook.com/HondarribikoUdala), Twitter (@HondarribiaUdal) eta Instagram (hondarribiko_udala). / Hondarribiko Udala

Bihar urriaren 30ean itxiko da Hondarribiko Udalak 2021erako egingo duen egutegia osatzeko antolatutako argazki lehiaketara aurkezteko epea.

Nahi duen orok bere argazkia bidali ahal izango du posta elektronikoz argazkiakhondarribia@gmail.com helbidera edo mezu pribatu bidez Udalaren kanal sozial ofizialen bidez, Facebook (www.facebook.com/HondarribikoUdala), Twitter (@HondarribiaUdal) eta Instagram (hondarribiko_udala).

Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, bere datuekin eta “Hondarribiko 2021eko Udal Egutegirako Argazki Lehiaketa” leloarekin. Lehiaketa 18 urtetik gorako argazkigintzaren zaletuei zuzenduta dago.

Guztira 100 euroko 12 sari banatuko dira, hilabete bakoitzeko bat, baita marka berriaren merchandising pack bat ere. Mugikortasunarekin eta azokarekin lotutako irudiek azokan gastatzeko bonu bat ere jasoko dute.