Jarri den argiteria berria LED edo kontsumo baxukoa da. / Hondarribiko Udala

Udal Brigadako langileek aireportuko errepideko argiteria berritu eta egokitu egin dute azken egunotan. Hala eman du aditzera Txisun Altuna, Zerbitzuetako Zinegotziak.

“Azken egunetan N-638 aireportuko errepidearen argiteri guztia berritu egin dugu. Duela debora dexente aurrera atera nahi genuen proiektu bat zen eta aurten martxan jartzea lortu dugu. Gauetan argiztapena zaharkituegia zegoen, eta puntu batzuetan iluntasuna nabaritzen zen, oinezkoentzat arrisku egoerak izateko aukera zegoelarik”, dio Txisun Altunak.

Jarri den argiteria berria LED edo kontsumo baxukoa da. Aurrekontua 14.000 eurokoa izan da materialarik dagokionez, Udal Brigadako langileen lana kontutan hartu gabe.