Antzerkia euskeraz larunbatean Amaia Kultur Zentroan

“Jokoz kanpo” antzezlana ikusi ahal izango da. Borobil Taldea konpainiaren produkzioa da eta Joseba Apaolaza, Asier Sota eta Asier Hormaza aktoreek parte hartuko dute

0
1444

Datorren larunbatean “Jokoz kanpo” antzezlana euskeraz ikusi ahal izango da Irungo Amaia Kultur Zentroan, 20:00etatik aurrera, Borobil Taldea konpainiaren eskutik. Sarrerak salgai, ohizko tokietan: turismo bulegoan, Amaia Kultur Zentroan (ikuskizunaren egunean bertan), edo internetez, www.kutxasarrerak.net bidez. Sarrera orokorra 14,30 euro balio du eta 9,20 euro langabeentzat, 14 urtetik beherakoentzat edo Gazte Txartela daukatenentzat. Joseba Apaolaza, Asier Sota eta Asier Hormaza aktoreek parte hartuko dute.

Sinopsia

Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri honek dituen balore guztiak eransteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begien bistan. Eta finala irabazi egin nahi dute. Garaipena dute nor direla frogatzeko modu bakarra, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.