Aste honetan hasi dira lanak eta datozen asteetan zehar luzatzea aurreikusten da. / Hondarribiko Udala

Azken egunotan Udala Hondarribiko hainbat auzo eta kaleetan zolatze lanak burutzen ari da. Aste honetan hasi dira lanak eta datozen asteetan zehar luzatzea aurreikusten da.

Besteak beste, honako kaleetako zenbait puntutan egingo dira asfaltatze lanak: Itsasargi kalean, Matxin de Arzu, Pasaia, Uria Harresia edota Harresilanda kaleetan adibidez.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak dioenez, “COVID-19aren krisiarekin, autoen trafikoa asko murriztu egin da, eta aukera ona dugu hauek bezalako proiektuak egiteko. Gure asmoa errepideak ahalik eta egoera onenean egotea eta segurtasuna hobetzea da”.