Azaroan, Elkarrizketariak egitasmoaren edizio berria

Interesatu orok, izen ematea datorren urriak 23tik 31ra bitarte egin beharko du

0
1306

Elkarrizketariak, euskara ikasten hasi direnei, bere lehen urratsetan, hasiera-hasieratik, bidelagun gisa, euskara praktikatzeko aukerak emateko Euskara arloak sortutako ekimena da. Egitasmo honen bidez, parte-hartzaileak hamabostean behin biltzen dira, mintzamen saioak eta tailerrak euskaraz egiteko helburuarekin. Eta horretarako, dinamizatzaile talde bat izan ohi dute.

“Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da gainera taldeetan”, azpimarratu du Euskara arloko ordezkaria den Josune Gómezek.

Ekintza hauen harira, egitasmoen barruan, irteerak ere antolatzen dira: mendira irteerak, txangoak, ikastaro/tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, etab.), antzerkia bezalako ekintza kulturalak, eta baita bestelakoak ere, afari edo bazkariak esaterako.

Esan bezala, interesatu orok, izen ematea datorren urriak 23tik 31ra bitarte egin beharko du, www.irun.org/euskara atarian. Halaber, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 50 52 74 telefonora.