Ciney hiri belgikarreko ikasleak Irungo La Salle ikastetxeko ikasleekin truke bat egiten ari dira. / Irungo Udala

Monica Martinez Gazteria arloko ordezkariak eta udalbatzako beste kide batzuek gaur goizean harrera egin diote Ciney hiri belgikarreko Institut Saint Joseph ikastetxeko 15-16 urteko ikasle multzo bati udalean. Irungo La Salle ikastetxearekin truke bat egiten ari dira.

20 urte baino gehiago daramatza topaketa hau egiten ikastetxe irundar hau. Aurten Irungo La Sallek Batxilergoko 1. urteko (16 urte) 10 ikaslerekin parte hartzen du eta Belgikara joango dira apirilaren 5tik 12ra.