Mikel Zabala. / Arrate Morales

Bidasoa Irun (14+15) 29: Ledo, Cavero (3, 1 p.), Racotea, Zabala (6), Salinas (2, 1 p.), Tesoriere (1, 1 p.), Bonanno (5); Sierra, Crowley (2), Aginagalde (2), Serrano (3), Azkue (3), Da Silva (2)

Dicsa Modular Cisne (5+9) 14: Villamarín, Preciado (2), Pombo (2), Carro (1), Valadao (1), Alvarez, Arias; Novás, Chan (4, 3 p.), Picallo, Calvo, Gayoso (2), Ramos (1), Conde, López (1), Nekrushets.

Partzialak: 1-1, 3-2, 3-4, 6-5, 10-5, 14-5; 16-7, 19-7, 20-9, 23-11, 26-12, 29-14.

Epaileak: Escoda Pérez eta Sánchez Bordeta. Bidasoa Irunen aldetik Racotea eta Da Silva zigortu dituzte bi minutuz; eta galiziarren aldetik, Carro.

Bestelakorik: Sacyr ASOBAL Ligako 30. jardunaldia Artalekun ateak itxita Jaurlaritzaren LABIak horrela erabakita.

Bidasoa Irunek beste bi puntu lortu ditu Dicsa Modular Cisne 29-14 mendean hartuta Sacyr Asobal Ligako 30. jardunaldian. Norgehiagokak hasiera parekatua izan du, Xoán Ledo atezain bidasotarraren eta atezain bisitariaren ekarpenekin, lehen partziala 1-1 izan da. Markagailuan hainbat aldaketa eta gero, lehen zatiko bigarren 15 minutuetan talde bidasotarrak defentsan egindako lan onari esker neurketa irauli du eta atsedenaldirako bideratuta uzteko aukera izan du, izan ere, 16. minutuko 4-5etik atsedenaldiko 14-5era pasa da. 10-0eko partziala.

Aldaketarik gabe, Jacobo Cuétarak zuzentzen duen taldeak norabidea eta abiadura mantendu ditu bigarren zatian. Kauldi Odriozola eta Sergio de la Salud lesionatuak, eta Escolapiosen aurka Lehen Nazionalera igotzeko finalerdietako joaneko partida (21-26) jokatu duten filialeko gazterik gabe, 13 jokalarik osatu dute lehen taldeko deialdia, eta entrenatzaileak bigarren zatian txandakatzeko aukerak izan dituditu, minutuetan zein pistako postuetan.

Bi puntu horiekin, Irungo taldeak 47 puntutara iritsi da, 30 partidatan inoiz Ligan lortutako bigarren markarik onena, duela bi denboraldiko 45 puntuak gainditituta.

Hurrengo neurketa igandean izango da, Blasgón y Bodegas Ceres Villa de Arandaren etxean (11:45ean, Gol TV).