Crowley. / Arrate Morales

Bidasoa Irun (14+13) 27: Sierra, Crowley (2), Racotea, Odriozola (6), Salinas (5, 1 p.), De la Salud (4, 1 p.), Tesoriere; Ledo, Cavero (1), Zabala, Aginagalde, Serrano (3), Azkue (5, 1 p.), Bonanno (1).

Frigoríficos de Morrazo (12+15) 27: Javi Díaz, Fernández (9, 3 p.), Rubén Soliño (1), Gayo (1), Iglesias (1), Menduiña (2, 1 p.), Martín (2); Forns, Simes, González, Quintas, Ribeiro (4), Cerqueira (2), Vilanova, Muratovic, López (5).

Partzialak: 2-0, 4-4, 7-6, 10-8, 12-10, 14-12; 17-15, 18-16, 19-19, 22-21, 23-23, 27-27.

Epaileak: García Gil eta Rodríguez Estévez. Bidasoa Irunen aldetik, Aginagalde bi minutuz zigortua izan da; eta galiziarren taldean, Quintas.

Bestelakorik: Sacyr ASOBAL Ligako 19. jardunaldiak. Artalekun ateak itxita.

Bidasoa Irunek ezin izan du igande honetan Frigoríficos Morrazo mendean hartu (27-27), nahiz eta azken minutuan puntua ere irabazi duen talde irundarrak. Neurketa atzean sendo hasi dute Jacobo Cuétararen jokalariek, eta galiziarrek ez dute golik sartu lehenengo bost minututan. Hortik aurrera, norgehiakokak zer emango zuen argi geratu da: berdinketaz berdinketa, etxekoek 15. minutuko hutsartearen bueltan lortu dute markagailua iraultzea: 7-8tik Iker Serranok sartu duen 11-8ra. Bidasoa Irunek lortzen zuen alderik zabalena zen. Atsedenaldi aurreko azken hamar minutuak bide beretik joan dira eta irundarrek haizea alde zuten (14-12).

Bigarren zatian berdintasuna izan da nagusi. Are gehiago. Bidasoa Irun aurretik, Cangas do Morrazoko taldeak 15-15, 18-18 eta 21-21 berdinketak lortu ditu 48. minutura arte. Hurrengo minutuetan, Jon Azkue eta Kauldi Odriozolaren golek, eta José Manuel Sierraren geldiketa batek airea eman diote talde gipuzkoarrari, kanpoko entrenatzaileak amaierarako zazpi minutu faltan hutsartea eskatu arte. Hurrengo bi minututan galiziarrek markagailua irauli dute (23-24); eta bi goleko errenta lortzea ere lortu dute minutu eta erdi falta zenean (25-27). Kauldik eta Rodrigo Salinasek, Xoán Ledoren geldiketa bat medio, lortu dute azkenean puntu bat behintzat etxean gera dadila (27-27).

Bidasoa Irunek Sacyr ASOBAL Ligako bigarren jarraitzen du 29 punturekin, eta hurrengo neurketa larunbatean jokatuko du etxetik kanpo Fertiberia Puerto Saguntoren aurka (17:00etan, LaLigaSports TV).