Santa Engrazia. / Hondarribiko Udala

Udaltzaingotik adierazten zaigunez, bihar asteazkena, Santa Engraziako baselizaren inguruko eremua egokitu egingo da.

Txisun Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak esan duenez, “Santa Engraziako baselizaren inguruetan autoak aparkalekuak egokitu behar ditugu margoketa lanak eginda, bertako bizilagunen irisgarritasuna bermatzeko. Orain dagoen bezala, askotan zailtasunak izaten dituzte eta bihar asteazkenez egingo dira lan hauek”.

“Hortaz gain, ostegunean Amute auzoko autoak aparkatzeko gunea margotu egingo da, beraz autoak erretiratu egin beharko dira lanak egin daitezen”, amaitu du Altunak.