Donosti kalea. / Hondarribiko Udala

Urtarrilaren 25ean Donosti kaleko mendi hegalean izandako luiziaren ondoren, datorren aste osoan kalea itxi egingo da bertako lurrak jaso eta egonkortu ahal izateko. Hala esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak

“Donostia kaleko mendi hegalean, Portuko Santiago kalera ematen duena hain zuzen, luizi bat gertatu zen duela aste batzuk. Udal titulartasuneko lurrak dira eta hori hala izanik, jakin bezain laister bertaratu egin ginen eta urgentziaz enpresa bat kontratu eta egokitze lanak egin genituen. Orain lur horiek egonkortu egin dira eta ingurua aurretik zegoen bezala utziko dugu”, esan du Carrion zinegotziak.

“Hala, astelehena goizeko 7:00etatik kalea itxi egingo da bi zentzutan. Girizi kaletik igo ahal izango da, gero eskuinera egin eta berriz Donosti kalera heltzeko”, amaitu du Carrionek.