Edurne Etxeburu. / Hondarribiko Udala

Abuztuaren 15ean Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusiko Zaindaria omentzeko jaia ospatzen da.

Hori dela eta, Meza Nagusia ospatzerakoan, hiriko bandera udaletxetik Eliza Nagusira eramaten da, eta bertako presbiterioan egoten da irailaren 8a bitarte. Bandera lekuz aldatzeaz Edurne Etxeburu udal zinegotzia arduratuko da.

Ekitaldia asteazkenean 10:30etan hasiko da.