Eñaut Elorrietak «Irteera argiak» bere azken proiektua aurkeztuko du Itsas Etxean

Ostiralean izango da

0
76
Eñaut Elorrieta.

Ostiralean, 20:00etatik hasita, Itsas Etxea Auditoriumak euskal musikaren erreferenteetako bat jasoko du. Eñaut Elorrieta eta «Irteera argiak» bere azken proiektua ikusi eta entzun ahal izango dugu.

Gernikako abeslari eta konpositoreak bere azken proiektua aurkeztuko du Hondarribian. 2013an hasitako bideari jarraituz, gai berriez osatutako lan berriaz gozatzeko aukera egongo da. Duela urte batzuetako musika lagun eta lagun berriekin: bateria, baxua, gitarra elektrikoa, biolina…

Elorrietak berak konposatutako letrez gain, Uxue Alberdi, Joseba Sarrionandia eta Jose Luis Otamendi idazleen testuak musikatu ditu, besteak beste.

Disko distiratsua da, aldi berean lasaia; heldua eta aldi berean freskoa; abestia bera da artistaren oinarria eta obsesioa. Urte hauetan bildutako ezagutza guztia konposizio berri hauen eta proposamen eszeniko berriaren zerbitzura jarri da.

Azken sarrera geratzen dira oraindik. 15 eurotan saltzen dira Arma Plazan eta https://tickets.kutxabank.es/ gunean. 18 urtetik beherakoentzat, sarrerak 10 eurotan egongo dira.