Erdi Arora bueltatuko da Hondarribia asteburuan

Asteburuan zehar era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian

0
1491

Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat bertan ospatuko baita. Aurkezpena gaur goizean burutu da udaletxean, Turismoko zinegotzia den María Serranoren eskutik.

10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian.

María Serrano Turismoko zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka udako hasera moduan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar, gure erdi aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintzaz eta langintza egokiaz goza dezagun”.

Larunbatean 20:00etan Itsas Etxean kontzertu berezi bat izango dugu. Olatz Zugasti entzun ahal izango da zuzenean. “Ur goiena, ur barrena” kontzerturako sarrerak 8 eurotan saltzen dira, 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralerarte Arma Plazan, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu leheneago lehiatilean.

Ekainaren 18rarte Arma Plazan iazko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketan parte hartu zuten lanen erakusketa irekita dago. Hortaz gain, aurtengo ediziorako lehiaketa berri bat deitu da ere, uztailaren 3an amaituko dena.