Portuko Elizan izango da emanaldia. / Hondarribiko Udala

Igandean 19:00etan Portuko Elizan Eskifaia Abesbatzaren ohiko Gabonetako kontzertua egongo da. Taldean dauden hiru abesbatzek hainbat gabon kanta eskainiko dituzte.

Iñigo Salaberriak zuzentzen duen Eskifaia Txiki haur abesbatzak eta Amaia Aldalurren Xatz Eskifaia ahots zurien abesbatzak elkarrekin sei abestirekin hasiko dute emanaldia, horietako hiru Eskifaiako sortzaile den Javi Bustoren hiru abesti.

Azkenik, Eskifaia Abesbatzak, bakarrik oraingoan, Gorka Aierberen zuzendaritzapean hainbat gabon kanta eskainiko dizkie bertaratzen direnei.

Kontzertu solidarioa izango dela, DOA Denok Osasunaren Alde GKEaren mesedetan. Erakunde honek, aktiboki kanalizatzen ditu bere motibazioak baliabiderik gabeko pertsonentzako arreta kirurgikoan espezializatuko lanetan, osasun-langileen heziketan eta esperientzia-trukaketan, emakume eta indigenentzat arreta integralean, Guatemalan eta Bolibian.