Maikel Melero bertan izango da.

Eguraldi txarra dela eta bertan behera utzi behar izan zen Freestyle Motocross jaialdia bihar 17:00etan ospatuko da harresien inguruetan.

Bost alditan Munduko txapeldun izan den Maikel Melero bertan izango da. Greg Rowbottom Ingalaterrako pilotoa ere ariko da, Hondarribiko Jaien programaren barnean dagoen ikuskizun honetan.

Bi pilotoek 22 metroko luzera eta 11 metroko altuera izango duten jauziak egingo dituzte doako ikuskizun honetan. Zezen Plaza eta harresien arteko gunean egingo da.

Ekitaldian zehar, Molto motoen lasterketa bat egingo da, lau urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dutelarik. Nork bere motoa ekarri beharko dute, eta gune berean izena eman 16:00etatik.