Gospel kontzertuak larunbatetik asteartera Hondarribian

Sarrerak doakoak izango dira, eta Arma Plazan edota Kutxabank bidez lor daitezke https://tickets.kutxabank.es gunean

0
897

Larunbatetik asteartera egunero gospel kontzertu bana egongo da Hondarribian. Larunbatean 19:00etan Portuko Elizan Agustí Buriel ariko da, igandean ordu berean Parrokian Goiko Gela taldea, astelehenean 19:30ean Amuteko Elizan berriz ere Burrielen txanda izango da, eta amaitzeko asteartean 20:00tan Mendeluko Elizan, Evening prayer taldeak emango dio amaiera zikloari.

Sarrerak doakoak izango dira, eta Arma Plazan edota Kutxabank bidez lor daitezke https://tickets.kutxabank.es gunean.

Agustí Burriel

Agustí Burriel abeslari bartzelonarrak gospel musika garaikidearen eta Gabonetako klasiko batzuen inguruko errezitaldia aurkeztuko du.

Goiko Gela

Goiko Gela.

Goiko Gela 2020an jaio zen Donostian, Iñaki Miguel zeuzendaritza eta pianoan, eta Santi Romano, Olatz Otxoa, Karlos Etxaniz eta Jon Imanol Etxabe abeslariek lagunduta. Gospela euskaraz eta ingelesez egiten dute, ‘southern gospel’ estiloan. Kanta propioak eta moldaketak euskaraz egiten dituzte, eta baita abesti originalak ingelesez ere.

Evening Prayer

Evening Prayer Lidia Insausti eta Iñaki Miguelek donostiarrek osatzen dute, eta gospela eta bere dibak errepasatzen dituzte. Errepertorioak Mahalia Jacksonen abestiak biltzen ditu, Marion Williams edo Clara Ward beste askoren artean.