Gotorlekua inguratzen duen itxitura 1.260 metro luzeera du eta 44.540,48 eurokoa da hura berritzeko aurrekontua. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udala Guadalupeko gotorlekuaren ingurua txukuntzen ari da. Beharginek orain gutxi hasi dituzte sasiak eta itxitura zaharra kendu eta hesi berria jartzeko lanak.

Gotorlekua inguratzen duen itxitura 1.260 metro luzeera du eta 44.540,48 eurokoa da hura berritzeko aurrekontua. Lehen fasea amaituta, egurrezko bi eskailera ere berritzea dago aurreikusita.