Higer Bidea. / Hondarribiko Udala

Asteartetik ostiralera, urriak 6tik 9ra, Higer Bidea itxi egin beharko da errepidean kanalizazio lanak egin behar direlako inguruan hain zuzen ere.

“Nahitaez Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko da, Kai Berritik, trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko delarik”, esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Txingudiko Zerbitzuak Arrokako biribilgunearen inguruetan egiten ari den Jaizkibel mendiko ekialdeko ezpondako mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat emango da horrela. Gogoratu behar da proiektua 2019ko urrian hasi zela, 14 hilabeteko epea duela eta aurrekontua 2,3 milioi eurotakoa dela.