Ura izoztu egiten bada, iturrietako barne-zirkuituak hausteko arriskua dago. / Oihana Sánchez

Eguraldiaren iragarpenek aste honetan tenperaturak jaitsi egingo direla diotela-eta, Bide Publikoetako arloak jakinarazi du hiriko iturriak itxita egongo direla. Txingudiko Zerbitzuekin elkarlanean hartuko da neurria, hotz izugarriari aurre egiteko.

Izan ere, Bide Publikoetako arloak jakinarazi duenez, ura izoztu egiten bada, iturrietako barne-zirkuituak hausteko arriskua dago, eta, horregatik, badaezpada, hornikuntza etetea erabaki dute, urik ez galtzeko eta instalazio osoa ez hausteko.