Hondarribiko Udala.

Hondarribiko Udalak langileak kontratatu behar ditu, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean. Hala eman du aditzera Txisun Altunak, Udal antolamenduko zinegotziak

“Eskainitako lanpostuak honakoak dira: Arkitekto bat, Erdi Mailako teknikari bat eta Administrari bat”.

Interesa dutenek nahitaez Lanbiden dagokion eskaintzan eman beharko dute izena: https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&PM1=&PM2=ALL&PM6=Hondarribia.