Iazko edizioan Nafarroako selekzioa izan zen garaile bai nesketan, baita mutiletan ere. / Joel Iglesias

Datorren apirilaren 21ean Hondarribia Kirol Taldea infantil mailako eskubaloi selekzioen XVIII. txapelketa ospatuko da Hondarribiko Hondartza Kiroldegian. Bertan, mutilezkoen lau taldek (Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa) eta nesken beste lau taldek (Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa) parte hartuko dute.

Kanporaketa partiduak 9:30etan hasita goizean zehar ospatuko dira, hirugarren postuetako eta finaletako norgehiagokak arratsaldeko lauretatik aurrera izango direlarik.

– 9:30etan: Txingudi-Gipuzkoa (neskak)
– 10:30etan: Txingudi-Gipuzkoa (mutilak)
– 11:30etan: Bizkaia-Nafarroa (neskak)
– 12:30etan: Bizkaia-Nafarroa (mutilak)

Arratsaldeko 16:00etan eta 17:00etan neskek eta mutilek hirugarren posturako lehiak jokatuko dituzte, eta 18:00etan eta 19:00etan nesken eta mutilezkoen bi finalak. Sari banaketa 20:15ak aldera izango da.

Iazko edizioan Nafarroako selekzioa izan zen garaile bai nesketan, baita mutiletan ere, eta aurten garaipen horiek defendatzeko prest agertuko da.