Merkatu honen xedea, une zailak bizi duten merkatari txikiei babesa ematea eta hiria dinamizatzea da. / Hondarribiko Udala

Urtero bezala, Hondarribiko Udalak Gabonetako Merkatua antolatu du. Merkatu honen xedea, une zailak bizi duten merkatari txikiei babesa ematea eta hiria dinamizatzea da bertakoei eta bisitariei jarduera erakargarriak antolatuz. Pandemia egoera betean gaudela ahaztu gabe, eta beharrezko segurtasun-neurri guztiak kontuan izanda, programazio erakargarri bat antolatu da, abenduaren 11 eta 12rako.

Goizean 11:00etatik, 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, Escape room, tailerrak, ipun kontaketak eta puzgarriak izango dira Jostaldi Pilotalekuan.

– Hondarribiko saltoki ezberdinetan 400 kartel jarri dira.
– Hondarribian eta inguruko hirietan 10.000 flyer zabaldu dira.
– Umeek olentzerori gutuna bidal dezaten, 600 gutun entregatu dira.