San Nikolaseko zubiaren aurrean kokatutako bizikletero berria. / Hondarribiko Udala

Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu hirian zehar. Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak eman du horren berri.

“Udako hilabeteetan hondartza inguruan aurten jarri ditugun itsasontziak dira. Orain beste erabilera bat eman nahi izan diogu, eta, beraz, herritarren hainbat iradokizun jaso eta Udalean bertan aztertu ondoren, Hondarribian zehar jarri ditugu”.

“Hain zuzen ere, Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean, eta Jostaldi frontoiaren inguruan, Euskaltegiaren parean, jarri ditugu. Puntalean gehiago jartzeke daude”.

“Ekimena ‘Hondarribia Mugitzen ari da’ proiektuarekin lotuta doa, eta horren helburu nagusietako bat herritarrek ibilgailu pribatua gutxiago eta bizikleta gehiago erabiltzea da”, amaitu du Silanesek.