Horma-irudia margotuko da Palmera-Montero gunean. / Irungo Udala

Astelehenean hasi dira horma-irudi handi bat inprimatzeko eta pintatzeko lanak, duela gutxi ireki den Palmera-Montero guneko fatxada batean. Irungo Loideo estudioak diseinatu du. Arte esku-hartze horretan eskala handian irudikatuko dira euskerazko eta gaztelaniazko hitz batzuk, zentroaren eta hiriaren balio zibiko esanguratsuenak irudikatzeko asmoarekin; gainera, eraikinaren barruko aldean biltzen diren jarduerak laburtuko dituzte hitz horiek: integración, elkartasuna, musika, kultura, historia, bizikidetza eta parte-hartzea.

Lanak egiteko 10 eguneko epea kalkulatzen da eta emaitzak Leandro Aguirretxe plazatik ikusi ahalko dira, Pelegrín de Uranzu kalearekiko izkinatik. Horma-irudi handi hori baliagarria izango da Palmera-Montero guneko seinaleztapen eta komunikazio guztia amaitzeko, eraikinaren barruko aldean, areto eta gune guztien identifikazioan islatzen den eta Raúl Grande Estudio Loideoko arduradunaren karguan dagoen nortasun bisualarekin bat etorriz.