Irailaren 19an pilota jaialdia izango da Jostaldia pilotalekuan

Olaizola II eta Zabaleta Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko dira

0
835
Jostaldi pilotalekua. / Hondarribiko Udala

Irailaren 19an Jostaldi pilotalekuan profesional mailako pilota partida jaialdia egongo da. Olaizola II eta Zabaleta Ezkurdia eta Arangurenen aurka lehiatuko dira besteak beste. Jaialdia arratsaldeko 20:00etan izango da.

Kalixa Silanes Kirol zinegotziak esan duenez, “jai ekitaldirik ez da egongo aurten jaietan. Hala ere, beste herri askotan egin den moduan, eta adibidez Masters Caixabank udako jaialdian egin den bezala, osasun eta segurtasun neurri guztiak beteta, Hondarribian irailaren 19an pilota partida antolatuko dugu”.

Lehen partidan Arteaga II eta Urretabizkaia II, Egiguren V eta Erostarberen aurka lehiatuko dira, eta bigarrenean aldiz, Olaizola II eta Zabaleta Ezkurdia eta Arangurenen aurka.

Sarrerak 20 eurotan salgai daude Arma Plazako Informazio puntuan eta Matxin Artzu kaleko turismo bulegoan, (10 euro 18 urtetik beherakoentzat).

Internet bidez https://tickets.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20# gunean ere eros daitezke.