Hondarribiko Udal Liburutegiak antolatu duen “Herman Melville-Moby Dick” ziklo barruan aste honetako solasaldiaren berri eman du.
Datorren ostegunean, azaroaren 28, 19:00etan Hondarribiko Udal Liburutegian, Itsasoaren hitzak: musika eta literatura solasaldia eskeiniko du. Maite Oca eta Edorta Jimenez izango dira solaskide eta Leire Cano arituko da moderatzaile lanetan.