Joxe Rekarte, Bidasoako kapitain berria

Karguan Carlos Tapia Aldaraborda ordezkatuko du, 2010tik 2017ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena

0
1350

Joxe Rekarte Elizalde, 58 urtekoa, Bidasoa Konpainiako kapitaina izateko hautatua izan da asteazken honetan.

Rekarte 2010tik 2017ra bitartean konpainiako tenientea izan da. Lehen eskopetarekin desfilatzen zuen, banderina eraman zuen urte batean izan ezik. 40 urte baino gehiago daramatza Bidasoa Konpainian desfilatzen.

Karguan Carlos Tapia Aldaraborda ordezkatuko du, 2010tik 2017ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena.