Juan José Agirre Kultur zinegotzia den Kalixa Silanesekin. / Hondarribiko Udala

Juan José Agirre Iturrioz irundarra da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. Desfilea izena du lanak. Denetara 17 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina bat gehiago.

Javier Sagarzazu, Jonan Basterretxea, Santi Noain eta Floren Portu izan dira epaimahaia osatu dutenak eta Goio Uriarte Kultura teknikaria izan da epaimahaiaren idazkaria.

Lanak jendaurrean jarriko dira otsailaren 20tik martxoaren 5era bitartean (biak barne), Arma Plazan.