Juan Zaldua eta Kauldi Odriozola. / CD Bidasoa

Kauldi Odriozola Bidasoa Irun taldeko jokalariari ebakuntza egin dio astearte arratsaldean Juan Zaldua traumatologoak Policlínica Gipuzkoan (Grupo Quirónsalud), ezker orkatilan sortutako kaltzifikazioak garbitzeko kirurgia artroskopikoaren bidez. Ebakuntzak bi ordu iraun du eta arrakastatsua izan da. “Orkatila garbitu ahal izan dugu, gorabeherarik gabe”, azaldu du Zaldua doktoreak behin ebakuntza amaituta.

Ebakuntza gelan Ricardo Jiménez klubeko medikua ere izan da. Zaldua traumatologoak aurreratu duenez, asteazken honetan eman diezaiokete alta Odriozolari, eta “errehabilitazioa 7-10 egunetan has daiteke”.