Ikuskizuna larunbatean izango da Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Larunbata honetan, 19:00etan, Itsas Etxea Auditoriumak ‘Hnuy Illa’ dantza ikuskizuna hartuko du Kukai Dantza Taldearen eskutik. Sarrerak 12 eurotan daude salgai (6 euro 18 urtetik beherakoentzat), Arma Plazan eta Kutxabankeko web gunean.

Mireia Gabilondok zuzenduta, Jon Maya arduratezen da koreografiaz, jatorrizko musika Iñaki Salvadorrena da, eta dantzariak Maya bera, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Alain Maya eta Vanesa Castaño dira.

Joseba Sarrionandiaren poemak

1995ean, Joseba Sarrionandiak euskal literaturan mugarri izan zen olerki liburu bat argitaratu zuen, ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’ izenekoa, eta bertan 1985 eta 1995 artean idatzitako olerkiak bildu zituen.

Kukai Dantza Taldeak, 25. urteurrena dela eta, liburuaren berrargitalpena eta ikuskizunaren bertsio berria prestatu ditu. Sarrionandiaren liburuko olerki sorta batekin itzuli da, ikuskizuna birsortzeko. Kukai Dantzak aurreko lanaren berrikuspen eguneratua da Hnuy illa.

Musikari dagokionez, Mikel Laboa maisua izan zen Sarrionandiaren poesia musika bihurtzeko orduan. Eta Laboarekin batera, lagun banaezina: Iñaki Salvador. Bien musika izango da soinu bandaren ardatza, Ruper Ordorikaren eta Maria Berasarteren kolaborazioekin batera.