Laburbira Kultur Etxean ospatuko dira. / Hondarribiko Udala

Ostiralean, 20:00etan, Kultur Etxean, Topaguneak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, Laburbiraren euskal zinemagintzako 8 film labur ikusteko aukera izango dugu. Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitoaren XV. edizioa, Euskal Herriko 29 herritara joango da, artean Paris, London eta Valentzia. Sarrera doakoa izango da.

Zortzi istorio dira, elkarren erabat desberdinak, ordu eta laurden iraungo duen saioan. Film laburren zuzendariei dagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egiten du Laburbirak.

Hona hemen, XV. Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak:

Ilunpetan (Koldo Carranza)
Night Shift (Izaskun Arandia)
Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
Ejecutor (Javi Arriaga)
Tazan (UDA films)
Areka (Atxur animazio taldea)
Kreba ( Oier Fuentes)
Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)