Oiasso Erromatar Museoa.

Oiasso Erromatar Museoak, CBArekin elkarlanean, literatur solasaldiei ekingo die berriro urte berriaren sarrerarekin. Mertxe Tranche ikertzaileak dinamizatutako jarduera hau museoak urte osoan zehar programatzen dituen jarduera osagarrien multzoan txertatzen da. Lehen hitzordua datorren otsailaren 24an izango da, astelehenean, museoan, 19:00etatik aurrera. Aro berriko lehen saio honetarako aukeratu duten obra Miguel Delibesen “El tesoro” da.

Jarduera honetan parte hartzeko, interesa duten guztiek museora joanda edo 943 63 93 53 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Izena emateak 2 euroko prezioa du eta kafea eta pastak sartzen dira. Plazak mugatuak dira.

Sinopsia

Arkeologo talde batek indusketa bat hasiko du Gaztelako herri batean, inguruetan aurkitutako altxor handi baten jatorriari buruzko datu gehiago jakiteko. Baina ikertzaileek beren lana garatzeko zailtasunekin egingo dute topo.