Kasino Zaharreko lorategian ospatuko da kontzertua. / Hondarribiko Udala

Ostegun honetan Erreginaren Baluartean Marmoka eta Scooby Band taldeek eskaini behar zuten kontzertua (20:00etan), Kasino Zaharreko lorategietan burutuko da, segurtasun neurriak bermatzeko aforoa gune honetan egokiagoa baita.

Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena Arma Plazan edo kutxabank.es webgunean lortzea. Maskara nahitaezkoa izango da.