Matheus da Silva. / Fernando Alvarez

Matheus da Silva Bidasoa Iruneko jokalariak min hartu du bere eskuin eskuan Brasilgo selekzioarekin zebilela.

Hirugarren metarkarpianoan duen haustura honen ondorioz, ebakuntza egingo zaio hurrengo egunetan, eta ezin izango du Egipton jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartu. Errekuperatzeko denbora jokalariaren bilakaeraren araberakoa izango da.