Duela 85 urte gertatutako estatu kolpe eta ondoren Giza Eskubideen urraketak ezagutaraztera emateko hainbat ekitaldi antolatu dira Hondarribian. / Hondarribiko Udala

Duela 85 urte gertatutako estatu kolpe eta ondoren Giza Eskubideen urraketak ezagutaraztera emateko hainbat ekitaldi antolatu dira Hondarribian. Horien artean, atzo bertan egin zen Itsas Etxea Auditoriumean “1936an erbesteratuak’ mahai ingurua, non zenbait historialariren ahotik, 1936ko Gerran Hondarribian gertatu zena ezagutzeko aukera eskaini zen.

Hurrengo urratsak asteburu honetan emango dira. Hala ‘Memoria lekuak’ izeneko bisita gidatuak antolatu dira, abuztuaren 28an eta 29an. Biak goizeko 11:00tan izango dira eta hitzordua Biteri Ikastetxean. Larunbatean gazteleraz izango da eta igandean euskaraz.

Ibilbide bereziak egingo dira Alde Zaharrean zehar, gure herriko historia gehien ikertu dutenen azalpenekin. Bisita hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, Arma Plazan 943 64 46 23 telefonoan.