Pandemiari egokitutako Hondarribia Dantzan ostegun eta ostiralean

Ostegunean 18:30an Kultur Etxean ‘Jantzari’ dokumentala ikus ahal izango da, eta ostiralean 19:00etan dantza emanaldia eskainiko dute KEMEN Dantza Taldeak eta Iurretako Mikel Deuna Dantza Taldeak Kasino Zaharreko lorategietan. Eguraldi txarra eginez gero, Soroetako frontoira pasako da

0
815

Bizitzen ari garen pandemia egoerari egokitutako Hondarribia Dantzan izango dugu ostegun eta ostiralean. Kultura departamentuak eta KEMEN Dantza Taldeak antolatuta, Kultur Etxea eta Kasino Zaharreko Lorategiak izango dira ekitaldien erdigune.

Hondarribia Dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa da. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu. Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.

Iazko egitaraua sareetan garatu ondoren, eta aurten ohikoa baina bi hilabete beranduago ospatuko da. Pandemia dela eta egitaraua ere asko murriztea ezinbestekoa izan da, eta bi ekimen nagusi izango dira aurtengo edizioan.

Ostegunean 18:30an Kultur Etxean ‘Jantzari’ dokumentala ikus ahal izango da, eta ostiralean 19:00etan dantza emanaldia eskainiko dute KEMEN Dantza Taldeak eta Iurretako Mikel Deuna Dantza Taldeak Kasino Zaharreko lorategietan. Eguraldi txarra eginez gero, Soroetako frontoira pasako da.