Nestor Arana.

Igandeko 00:00etatik arratsalde erdira arte Nestor Arana txirrindulariak 400 aldiz igo eta jaitsiko du Hondarribiko kale nagusia Bidasoko Txirrindulari Eskolarako funtsak biltzeko. Guztira 8.848 metro, Everest Mendiaren altueraren pareko distantzia eta desnibela.

Era berean, zozketa txartelak salduko dira eta haietan parte hartuko dute Alameda, Antxiña edo Iñigo Lavado jatetxeek eta Orbea bezalako markek. Afariak, kirol materiala eta askoz ere gehiago zozketatuko dira.

Everesting erronka da muino bat bizikletaz igotzea, behar den guztietan eta gelditu gabe, Everesten altuera berdinera igotzea lortu arte. Oraingo honetan, eta lehenengo aldiz, erronka hori zoladura gainean egingo da.

Nestor Aranak beste erronka batzuk egin ditu lehen ere, besteak beste, joan den urtean 51 aldiz igo zen Erlaitz mendira, Marten eguzki sistemako Olympus Moon mendi handienaren gailurrera (21.287 metro) iristea bezala, Bidasoko Txirrindulari Eskolarako funtsak biltzeko hura ere.

Ordu hartan, bildutako diruarekin kontzentrazio bat egin zen urrian eskolako neska-mutilekin Beireko (Nafarroa) aterpetxean. Juanma Garate txirrindulari ohia eta eskolaren “aitabitxia” ere bertan izan zen.