Ikuskizuna igandean izango da. / Hondarribiko Udala

Igandean, 20:00etan, kale ikuskizuna izango dugu Arma Plazan, Kultura departamentuak programatua. Tio Teronen semeak taldearen eskutik, musika eta dantza uztartzen dituen “Festamentua” obraz gozatu ahal izango dugu Alde Zaharrean.

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea. 40 minutuko iraupena izango du eta dantzariak Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta eta Aritz Olaziregi izango dira, eta musikariak aldiz, Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar eta Mikel Zubiria.