Bentako aparkalekua. / Hondarribiko Udala

Hiriko jaiak gainean ditugu eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

– Bentako aparkalekua abuztuaren 31n itxiko da, irailak 14ra arte.

– Abuztuak 30ean, Minatera kaleko aparkalekuak kendu eta jaietako barraka eremuak muntatzen hasiko dira, irailak 14ean irekiko da berriz.

– Irailaren 3, 4 eta 5ean, astelehena, asteartea eta asteazkena, 19:30etik gaueko 22:30ak arte, Portua auzoan trafikoa itxiko da Alardeko Konpainia ezberdinen entsaioak direla eta.

– Irailaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, 23:00etatik aurrera, autobusek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.

– Irailaren 6, 7, 8, 9 y 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.

-Ostegunetik, Alameda itxi egingo da egokitze lanak egiteko. Larunbatean Gazte Eguna ospatuko da eta astelehenean berriz irekiko da.