Guztira lau proba izango dira. / Hondarribiko Udala

Igande honetan Txakurkrossa izango dugu laugarren urtez Hondarribian. Euskanikross Kirol Elkarteak antolatua, Higer itsasargiko inguruetan burutuko da igande goizeko lehen ordutik.

“Kanikrossak laugarren edizioa du Hondarribian. Lasterketa desberdinak daude, eta Udaletik dei egin nahi nieke herritarrei Talaia bidera hurbiltzea igandean. Pena merezi du, kirol ikusgarria da”, esan du Kalixa Silanesek, Kirol zinegotziak.

9:00etan hasiko da eta lau lasterketa izango dira. Lehenik Bikejoring delakoaren txanda etorriko da. Txakurrak txirrindaren aurretik joaten dira diziplina honetan. Berria da eta ikuskizun ederra izan ohi da. 10:30ean kanikross lasterketa absolutua izango da. Euskadiko Txakurkros Liga (ETL) ekitaldiko proba izango da, eta bertan Euskadiko bikoterik onenak elkartuko dira, baita Estatutik etorritako kirolariak ere.

Amaitzeko, 11:45etan herri lasterketa egongo da eta 12:00etan haurrentzako lasterketa txiki bat, 200 metrotako ibilbidearekin.