Hondarribiko Udal Euskaltegia. / Hondarribiko Udala

Datorren astelearterarte irekita dago Hondarribiko Udal Euskaltegian aurtengo ikasturterako izena emateko epea. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era da.

Abbadiako gaztelura egindako txangoa. / Hondarribiko Udala

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere. Gogoratu behar da hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat doan dela matrikula egitea.

Erabilera bultzatzeko hainbat ekintza izango dira ere, mintzamena lantzeko taldeak, txangoak, sagardotegia…

Informazio gehiagorako, 943 64 12 16, euskaltegiaz@hondarribia.eus eta www.hondarribia.eus.