Udal Euskaltegia. / Hondarribiko Udala

Datorren asteazkenerarte irekita dago Hondarribiko Udal Euskaltegian 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era da.

Maila guztiak eskaintzen dira, ordutegi bereziak daude, astean bitan, hirutan edo lautan, baita intentsiboak ere. Gogoratu behar da hobariak eta bekak existitzen direla, eta langabezian daudenentzat doan dela matrikula egitea.

Erabilera bultzatzeko hainbat ekintza izango dira ere, mintzamena lantzeko taldeak, txangoak, sagardotegia…