Txiplauko Industrialdea. / Hondarribiko Udala

Udalak Txiplauko Industrialdean duela hilabete batzuk auto batek kolpatu zuen baranda aldatu eta berritu egin du. Aurrekontua 3.285ekoa izan da.

Gonzalo Carrion Obretako zinegotziak esan duenez, “duela hilabete batzuk auto batek istripua izan zuen industrialdearen amaieran dagoen barandan, eta kolpe handia eman zion. Orain artean aseguruekin lanean aritu gara konponketa autoaren jabeak bere gain har zezan. Egoera asko luzatzen ari zela ikusita, Udalak ingurua egokitu du, segurtasuna hobetzearren”.