Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXIV. edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak. / Hondarribiko Udala

Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketaren XXXIV. edizioa antolatu du Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak, idazle berriak sortzeko helburuarekin. Lehiaketak bi sari-atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Lanek euskaraz idatziak izan beharko dute, eta sari-atal bakoitzak bi maila edukiko ditu: A maila 18 urtez gorakoentzat eta B maila 18 urtez beherakoentzat. Gaia librea izango da eta lanek, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dute. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita. Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztuko dira.

Lan bakoitzaren lehen orrialdean ondorengo datuak adierazi beharko ditu egileak:

a) Zein sari-ataletan aurkezten duen lana (Bordari edo Satarka).
b) Zein mailatan (A edo B).
d) Lanaren titulua.
e) Egilearen izenordea.
f) Egilea Hondarribian jaioa edota bertako biztanlea den.

Gutunazal itxi baten gainean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatziko dira, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, eta nortasun agiriaren kopia. Lanak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31n amaituko da. Lanak BAZen utzi edo posta-kutxan sartu beharko dira.

 

BORDARI SARIA

A Maila

1.- Ipuinak 3 folio izango ditu gutxienez eta 10 gehienez.
2.- Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 800 euro eta oroigarria
Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria

B Maila

3.- Ipuinak 2 folio izango ditu gutxienez eta 6 gehienez
4.- Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 400 euro eta oroigarria
Bigarren saria: 250 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria

 

SATARKA SARIA

A Maila

1.- Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez
2.- Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 800 euro eta oroigarria
Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 400 euro eta oroigarria

B Maila

3.- Olerkiak 40 lerro izango ditu gutxienez eta 120 gehienez
4.- Ondorengoak izango dira sariak:

Lehen saria: 400 euro eta oroigarria
Bigarren saria: 250 euro eta oroigarria
Hondarribiko onenaren saria: 250 euro eta oroigarria

300 eurotik gorako sariei, %21 kenduko zaie P.F.E.Z.rako.